Iban Larrañaga 'Erremontari' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko mar. 15a, 08:10
'Erremontari' saioan parte hartuko duten kirolariak –Iban Larrañaga atzetik laugarrena da–.

Apirilaren 12tik aurrera, erremonteak lekutxo bat izango du ETBren programazioan. Erremontari izeneko telebista saioa eskainiko dute astelehenetan, ETB1en, 22:30ean hasita. Han parte hartuko dute Oriamendi enpresako pilotari hainbatek: tartean, Iban Larrañagak. Guztira, bederatzi saio eskainiko dituzte.

Saioa txapelketa batek ardaztuko du, Sagardoaren Txapelketak. Orotara, sei bikotek parte hartuko dute lehian, baina partidez gain, elkarrizketak, pilotarien inguruko erreportajeak eta abar ere emango dituzte. Gainera, erremontistek ez ezik, bi adituk ere parte hartuko dute saioan.

Saioak Galarretan grabatuko dituzte, horretarako zehazki prestatutako plato batean. Dagoeneko hasi dira grabaketak egiten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide