Txillardegi eta euskara batua hizpide izan dituen ETB1eko saioan parte hartu du Pako Sudupek

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko urt. 13a, 13:19
Pako Sudupe, azalpenak ematen.

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' zenaren historia biografikoa kontatu zuten atzo Xabier Madariagaren saioan.

Atzo, asteartea, Txillardegi. Euskara batua zertan den saioa eskaini zuen ETB1ek. Idazlearen hurbileko pertsonekin batera, Jose Luis Alvarez Txillardegi zenaren historia kontatu zuten. Besteak beste, saioan parte hartu zuten Txillardegiren semeak, bilobak, Jean-Lous Davant euskaltzaleak eta Pako Sudupe idazle azkoitiarrak. Sudupek Txillardegiri buruzko hainbat azalpen eman zituen saio guztian zehar.

Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide