Felipe Juaristi azkoitiarra elkarrizketatu dute ETB1eko 'Biba Zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko urt. 11a, 11:00

Juaristik depresioa izan zuen duela 15 bat urte, eta bere esperientzia kontatu du telefono bidez egin dioten elkarrizketan.

Joan den ostiralean, antsietateaz eta depresioaz jardun zuten ETB1eko Biba Zuek! saioan, eta Felipe Juaristi idazle azkoitiarrak bere esperientziaren berri eman zuen telefono bidez egin zioten elkarrizketan. Juaristik depresioa izan zuen duela 15 bat urte, eta garai haiek nola bizi izan zituen eta gaixotasuna gainditzeko zer lanketa egin behar izan duen kontatu zuen besteak beste.

Lotura honetan entzun daiteke Juaristiri egin zioten elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide