Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek intxaur landarea opari ekarri dute herrian landatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Pirritx, Porrotx, Mari Motots pailazoak eta Mertxe Zubillaga zinegotzia, pailazoek oparitutako intxaur landarearekin. (Azkoitiko Udala)

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Amaren intxaurrak ikuskizunaren bi emanaldi eskaini zituzten atzo, abenduak 23, Baztartxo antzokian. Emanaldien bukaeran, intxaurrondo landarea oparitu zioten Azkoitiko herriari, "herriko toki kuttun batean landatzeko". Azkoitiko Udalaren izenean Mertxe Zubillaga zinegotziak jaso zuen landarea.

Pailazoen Amaren intxaurrak ikuskizunak dolua lantzen du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide