Xabier Munibe ikastolako kideek ere bat egin dute EITB Maratoiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2020ko abe. 12a, 08:55

Xabier Munibe ikastolako ikasleek eta irakasleek ere bat egin dute aurtengo EITB Maratoiarekin. Bertso katerako bideoa grabatu dute eskolako hainbat txokotan, EITBk egitasmorako aukeratu duen Bob Marleyren No woman, no cry abestiaren doinuarekin. Bertsoak sortu, abestu eta dantzatu dituzte dituzte ikastolako kideek.

EITB taldeak urtero egiten du EITB Maratoia Gabonen bueltan, eta aurten koronabirusa aukeratu dute diru bilketa egiteko gai gisa. Hain zuzen ere, abenduaren 17an egingo dute bilketa. Azken asteetan hainbat eta hainbat herritar ari dira maratoiarekin bat egiten; tartean, hainbat aurpegi ezagun.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide