San Jose egoitzako kideek bat egin dute koronabirusaren bueltako EITB Maratoiarekin

Erabiltzailearen aurpegia

San Jose egoitzako egoiliarrek eta langileek bat egin dute aurtengo EITB Maratoiarekin. Bertso katerako bideoa grabatu dute, EITBk egitasmorako aukeratu duen Bob Marleyren No woman, no cry abestiaren doinuarekin. Bertsoak sortu eta abestu dituzte Azkoitiko egoitzako kideek.

EITB taldeak urtero egiten du EITB Maratoia Gabonen bueltan, eta aurten koronabirusa aukeratu dute diru bilketa egiteko gai gisa. Hain zuzen ere, abenduaren 17an egingo dute bilketa. Azken asteetan hainbat eta hainbat herritar ari dira maratoiarekin bat egiten; tartean, hainbat aurpegi ezagun.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide