Amaia Elias elkarrizketatu dute ETB1eko 'Ahoz aho' saioan

Erabiltzailearen aurpegia

Illaski Serrano ETB1eko aurkezleak egin zion elkarrizketa azkoitiarrari 'Ahoz aho' saioan.

Amaia Elias barne diseinatzaile azkoitiarra ETB1eko Ahoz Aho saioan izan da aste honetan, eta etxebizitzak atseginago eta bizigarriago bihurtzeko aholkuak eman zituen bertan. "Emozioetan eta osasunean" du eragina etxearen antolaketak Eliasen arabera, eta horregatik, Marie Kondo, Montessori eta dekorazio emozionaleko teknikak uztartu ditu bere metodo propioa sortzeko. 

Programaren hasieran ikus daiteke azkoitiarraren elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide