Maite Lopez Las Heras idazle azkoitiarra elkarrizketatu dute ETB1eko 'Artefaktua' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2020ko urr. 25a, 08:02

'Safo. Poesia guztia' poema liburua kaleratu du Balea Zuria argitaletxearen eskutik azkoitiarrak, olerkari greziarraren lana euskarara ekarriz.

Maite Lopez Las Heras idazle azkoitiarrak Saforen poema guztiak euskarara itzuli zituen maiatzean Balea Zuria argitaletxearen bitartez Safo, Poesia guztia liburua argitaratzeko. Atzo, larunbata, ETB1eko Artefaktua saioan elkarrizketatu zuten Lopez bere azken lanaren inguruan gehiago jakiteko asmoz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide