Zapiak jarriko ditugu salgai

Erabiltzailearen aurpegia
Azkoitiko Gazte Asanbladak andramarietarako kaleratu duen zapia.

Ostegunean plazan salduko dira horiek, eta hilaren 13an, berriz, txosnagunean.

Aurtengo jaietarako zapiak kaleratu ditu Azkoitiko Gazte Asanbladak, eta horiek ostegunean eskuratu ahal izango dira, plazan jarriko duten postuan. Hilaren 13an, zapatuan, ere salgai izango dira txosnagunean, eta sare sozialen bidez ere lortu ahal izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide