Apirilaren 5ean hasi eta konfinamenduak dirauen bitartean, sirena hotsak eguerdiro

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Zutik 2020ko api. 3a, 17:49
None

GuraSOS herri mugimenduak osasunaren aldeko ekimena jarri du abian, Zubietako erraustegiaren ondorio kaltegarriez ohartarazteko.

GuraSOS mugimenduak aurreratu duenez, “apirilaren 5ean, igandean, 12:00etan, bost minutuz, eta handik aurrera konfinamenduak dirauen egun guztietan, Gipuzkoako herrietan hegazkinen aurkako alarmen soinu aztoragarria entzungo da”. Ekimenaren deitzaileek audio bat zabaldu dute, eta halaber, bideo bat herritarrek sirena hori entzunaraz dezaten beren etxeetatik bozgoragailuekin.

"Dioxina eta beste toxiko batzuengatiko osasun alerta” da sirena hori, Gipuzkoako erraustegiak koronabirusarengatiko konfinamendu betean isurtzen dituenak.

Hona ekimenaren helburuak:

  • Erraustegiak euren bizitza eta osasunari begira duen arriskuaz herritarrek kontzientzia hartzea. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, 1.600.000 pertsona hiltzen dira munduan kutsaduragatik.
  • Hondakinak kudeatzeko modu hain kaltegarri eta arriskutsuen aldeko apustuan diharduten politika publikoak aldaraztea.

Albistea Argia.eus webgunean argitaratu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu Maxixatzenera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide