Erraustegiaren aurkako manifestazioa urriaren 27an Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Zutik 2018ko urr. 23a, 13:50
Azken urtean 18 erraustegi itxi dituzte nazioartean, hianbat arrazoi direla medio. Aldiz, Euskal Herrian aurrera doaz Gipuzkoako erraustegiaren lanak. Lanak gelditu eta kontratua eteteko eskatzeko manifestazioa antolatu dute hainbat taldek urriaren 27rako, Donostian. Protesta 17:00etan abaituko da Gipuzkoako hiriburuko Menderren plazatik, Erraustegia gelditu! lelopean.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, GuraSOSek, Gipuzkoa Zutik-ek, GEISek, Eguzkik, Greenpeacek, ERNAIk, ELAk, LABek, CCOOk, ENHEk, ESK-k, STEILASek, HIRUk, eta No +Precariedad-ek antolatu dute protesta.

"Talde bakoitzak bere arrazoiak jarri ditu mahai gainean: ingurumena, osasuna, ekonomia, jasangarritasuna, demokrazia, etorkizuneko Europaren bideari eta ekonomia zirkularrari eustea… Baina bada arrazoi bat gizarte osoak konpartitu dezakeguna: garaiz gaudelako, mahai gainean aukera guztiak jarri behar direlako eta inposaketarik onartzen ez dugulako", adierazi dute Donostian egin duten agerraldian.

Horiek hala, martxa bat antolatu dute urriaren 27rako. Protesta  17:00etan abaituko da Gipuzkoako hiriburuko Menderren plazatik, Erraustegia gelditu! lelopean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide