Abenduaren 27an denok Donostiara!

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Zutik 2016ko abe. 21a, 23:21

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, erraustegia eraiki eta kudeatzeko lanak esleituko dituen egun berean, mobilizatzera deitu berri du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Hitzordua, hilaren 27an, eguerdiko 12:00etan Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren atarian. Azkoititik ere bertara joatera animatu nahi ditugu herritarrak. Animaten bazara, eman izena Zakela tabernan! Bakarrik ezin da lagunekin bai!

 

Usurbilgo Noaua! herri aldizkariaren bideoak bildutako prentsaurrekoan, antolatzaileek dei egiten diete gipuzkoarrei “bai agintari, ordezkari politiko eta herritarrei, erraustegi kriminal hau eta lapurreta izugarrizko hau onartu ez dezaten”.

Albiste guztia Argia.eus atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide