Asteburuan Zarautz eta Donostiara!

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Zutik 2016ko ira. 8a, 09:56
Errauskailuaren aurkako bi hitzordu ditugu asteburuan.

Bihar, irailak 9, Zarauzko Euskal Jai egunean Errauskailuaren aurkako polka dantzaldia izango da Txosnagunean arratsaldeko 19:00etan.

Igandean berriz, irailak 11, goizeko 11:30ean giza katea egingo da Kontxako hondartzan Errausketaren Kontrako Mugimenduak deituta. 11:30ean.

Errauskailuaren inguruko kezkak badituzu, egiten ari direnarekin eta egitera doazenarekin ez bazaude ados, gertutaratu ekintzetara! gerturatu Azkoitia Zutik mugimendura!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide