Ostegunean Donostiara!

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Zutik 2016ko uzt. 26a, 11:29

Orain dela hilabete ingurutik zenbatik azkoitiar Gipuzkoa Zutik Mugimenduaren baitan antolatzen ari gara. Ez gaude ados Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen errauskailuarekin. Ostiralero herriko plazan elkartu eta hurrengo ekintzak adosten ditugu. Aste honetakoak:

 

- Ostegunean, uztailak 28, Donostiara joango gara. Goizeko 11:00etan Gipuzkoa plazan da hitzordua. Goiz horretan, GHK-k (Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioa) azpiegitura eraiki eta kudeatzeko esleipen prozesua martxan jarriko du. Hartu izara zuria eta etorri Donostira! Gure izenean ez! Gure diruarekin ez!

- Ostegun arratsaldean, 19:00etan, Azpeitira joango gara Azpeiti Zutiken asanbladara. Egiten ari garena eta egiten ari direna ezagutu eta aurrera begira elkarrekin egin dezakegunaz hitz egiteko. Bakarrik ezin dugu, lagunekin bai!

Errauskailuaren inguruko kezkak badituzu, egiten ari direnarekin eta egitera doazenarekin ez bazaude ados, gertutaratu ekintzetara! gerturatu Azkoitia Zutik mugimendura!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide