Negozio puta

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Zero Zabor 2017ko urt. 23a, 17:34

Asmo onez zebiltzan ilusoak izan edo zertan zebiltzan ondo zekiten hipokritak izan, balkoietan zintzilikatzen zituzten poltsa urdinek errauskailua legitimatzea besterik ez zuten bilatzen. Bere izenarekin izendatzeko ere negozio zikinegia. Plataformen atzean ezkutatu behar zen, eta EITB eta Diario Vasco arduratuko ziren gainontzekoaz. Orain, engainuak etekinak ekarri dituela pentsatzen dutenean, negozioa errematatzeko asmotan dabiltza.

Eta guzti hori epaitegiek oraindik errauskailua geldituko duten ezbaian dagoen arren; Europatik hondakinen errausketari iraungitze data ipini diotenean; eta zenbait birziklapen metodoren aurka, eskubide gisa, erabili zituzten herri kontsultak, errauskailuaren aurka egun hauetan balio ez duten arren.

Nire alabek 40 urte betetzen dituztenean, mende honen erdi aldera, artean, pozoitzen dituen errauskailua ordaintzen arituko dira. Itxaso eta Haizearen gisan ehundaka mila euskal herritar beruna, merkurioa, kadmioa eta errauskailuak aireratuko (eta gure herrietako uretan pilatuko) dituen beste hainbat sustantzia toxiko arnasten arituko dira. Baina delituak eskatzen duen premiarekin errauskailua onartu duten zenbait zital, lapur eta “cabildero”ri beraien negozio puta besterik ez zaie axola.

Koldo Camposek Cronopiando blogean idatzia
Azkoitia Zero Zaborrek euskaratua

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide