Lapatx itxi, errausketarik ez. Gaikako bilketa eraginkorra orain

Erabiltzailearen aurpegia

Azpeitian datorren larunbatean, azaroak 19, 18:30ean zabortegi kutsakorren eta errausketaren aurka egingo den manifestazioarekin bat egiten dugu.

 

Bada garaia bai zabor nahasia mendi zulo batera botatzeari uzteko. Azpeitian besteen eta beraien kaka zahar dena aguantatu eta sufritu behar izan dute urte luzez. Orain Mutiloan egin nahi omen dute berdina. Errefusa eramango omen dietela irakurri dute komunikabideetan Mutiloa, Ormaiztegi eta inguruko herritarrek.

Testu batean zioten bezala errefusa ez eta zabor nahasia eraman behar diete, beraiek zabor nahasia eta errefusaren artean bereizten ongi dakiten arren.  Horren adibide da Ormaiztegin %90 jasotzen dutela gaika. Badakite gaikako bilketa ganoraz eginda organiko gutxi doala errefusan. Ondorioz horrek basura nahasiak baino arazo askoz gutxiago sortzen ditu usain eta lixibiatuen aldetik. Hala ere inposatu nahi diete gipuzkoar arduragabe guztien zabor nahasia jasoko duen zabortegia.

Inork ez du kaka zaharra bere etxe ondoan nahi. Hori horrela delako birziklatu ezin denarekin kalterik txikiena eragingo duen tratamendua aukeratu behar da. Honen kontrako apustua erraustegia da.

Erraustegiak osasunarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak diren gai toxikoak aireratu eta zabortegi berezietan sartu behar izaten dira. Mutiloak “boleto” asko ditu.

Zabortegiaren aurkako borrokan  elkartasuna adieraztearekin batera, azpeitiarrei ezin diegu aipatu gabe utzi “gaikako bilketa eraginkorra orain” esatea baino, lehenago esan eta egitea hobe izango zela. Animo!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide