Irakurketa eta magia saioak izan dituzte Azkoitia BHIn

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia BHI 2021ko mar. 16a, 09:18

Xabier Mendiguren zein Iñigo Dierez idazleak eta Imanol Ituiño magoa eskolan izan ziren.

Atzo, astelehena, ekintzen eguna izan zuten Azkoitia BHIn. Xabier Mendigurenek DBH2ko ikasleen aurrean Bizitza motor gainean liburua aurkeztu zuen. Idazleak liburuaren sortze prozesua azaldu zuen ikasleen aurrean; izan ere, ikasleak liburua irakurrita zeuden aurrez. Horrez gain, idazleak bere ibilbidea, biografia eta abar azaldu zituen.

Ikastetxeko Irakurketa Planaren baitan eta irakurzaletasuna sustatu nahian, ikasleek joko batean parte hartu zuten. Pista edo aztarna batzuei jarraituz, Iñigo Dierez idazle azkoitiarra aurkitu behar izan zuten. Jokoko irabazleek solasaldia izan zuten gero Dierezekin, eta bere jardunaren bueltan hitz egin zuten.

DBH1eko ikasleek, bestalde, Imanol Ituiño magoaren saioa izan zuten; hiru saiotan banatuta egin zuen ikuskizuna magoak. Nahiz eta oholtzara igotzeko aukerarik ez izan, ikasleek galderak eginez zein pilotak aukeratuz parte hartu zuten saioan. Saio ederrak osatu zituen Ituiñok.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide