Batxilergoko aurrematrikulazioa, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia BHI 2019ko mai. 2a, 14:27

Maiatzak 2tik 14ra irekita izango da Azkoitia BHIko batxilergoan aurrematrikulazioa egiteko epea.

Hezkuntza Sailburuaren 2019ko otsailaren 25ko aginduak, 2019-2020 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan Batxilergoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen du. Horren arabera, Batxilergoa egiteko ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko (aurrematrikula) datak ezartzen dira: Maiatzaren 2tik 14ra, biak barne. Ekainak 4an behin-behineko zerrendak argitaratuko dira.

Izen ematea

Izena emateko ikasle eta guraso edo tutore legal baten NAN kopia beharrezkoa izango da. Lehen eta bigarren mailako ikasgaien aukerak eta lehen mailako ikasgaiei —modalitatezkoak eta aukerazkoak— buruzko informazioa webgunean duzue. Ate irekietako jardunaldia maiatzaren 8an izango da, 18:00etan.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero deitu 943899447 eta 943899472 telefonoetan edo 012985aa@hezkuntza.net helbidera idatzita jasoko duzue.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide