'Hauspoa' proiektua Azkoitia BHIren DBHn

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia BHI 2018ko eka. 27a, 19:03

Aire berria Azkoitiko irakaskuntzan! Maiatzean, Hezkuntza Sailak ezarritako baldintzak beteta, 'Hauspoa' proiektua eskatu genuen Azkoitia BHIren DBHrako. Ekainaren 20an, Hezkuntza Sailak argitaratutako aginduak baieztatu zigun ikastetxeak aurkeztutako proiektua onartua izan zela.

 

Ondorioz, datorren ikasturteari begira irailean zehaztuko ditugun aldaketa batzuk ekarriko ditu proiektu berriaren ezarpenak, besteak beste: irakastorduak astelehenetik ostiralera bitartean jardunaldi jarraian eskainiko dira eta jangela eta autobus zerbitzuak mantenduko dira.  Arratsaldez, 15:15etik 16:45era, zenbait ekintza edo saio mota eskainiko zaizkie ikasleei, batzuk pedagogikoak —ikasketa osatze, laguntza eta zabaltze saioak—, eta besteak hizkuntzari, kirolari, aisiari eta beste zenbait arlori lotutakoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide