Aitor Zubizarreta. In Memoriam

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia BHI 2018ko api. 11a, 12:57
Aitor Zubizarreta.

Aitor, abuztuan jakin genian gaixo hintzela, ondoren saiatu haiz tinko egiten aurre. Nahiz eta azken hilabete hauetan ez egon askotan elkarrekin, bazekiagu gogor borrokatu duala.

 

Borroka horren amaiera, martxoaren 27ko ilunabarrean etorri zuan. Mutututa geratu gintuan denok gure artetik joan hintzela jakitean. Hire hutsuneak arrasto sakona utzi dik gure artean.

Zer esan hiri buruz, Aitor?

Lankide lagunkoia, herriko gazteen irakasle-erakusle, zuzena tratuan, xamurra, Errealzale petoa (ez dizkiagu hire mezuak ahaztuko: “Egiten duena egin, beti beti beti Erreala”),…

Urte asko egin dituk gurekin euskarako irakasle, beti ere euskararen inguruan lanean, gure hizkuntzarekiko maitasuna gazteei irakatsiz. Ikastetxean bertan izan dituk etxekoak ere, eta horiei atxikita guraso elkartean ere partaide izan hintzen.

Zenbaitek ziotek pertsonak ahazten direnean hiltzen direla, gure aldetik esan gu guztion oroitzapenean haizela betiko.

                                                           Adiorik ez, Aitor!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide