Aitor Sotil, Azkoitiko urteko kirolari onenaren saria lortzeko hautagaien artean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2022ko abe. 13a, 16:39
Aitor Sotil, erdian, da saria lortzeko hautagaietako bat. (Argazkia: Azkoitri)

Sotil izango da duatloiaren eta triatloiaren alorrean Azkoitiko urteko kirolari onenaren saria lortzeko hautagaia. Abenduaren 23an, ostiralez, egingo dute sari banaketa ekitaldia udaletxean.

Abenduaren 23an egingo dute Azkoitiko urteko kirolari onenaren hautaketa ekitaldia udaletxeko bilkura areto nagusian. 19:30erako jarri dute hitzordua, eta duatloiaren eta triatloiaren alorrean Azkoitri triatloi klubeko Aitor Sotil Maiztegi izango da saria eskuratzeko hautagaia. 

Sotilek, besteak beste, emaitza esanguratsuak lortu ditu 2022. urtean. Legutioko Triatloi Olinpikoa irabazi zuen beteranoen lehen mailan; Donostiako Triatloi Olinpikoan, Gipuzkoako txapeldun izendatu zuten beteranoen lehen mailan eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hirugarren maila berean; Lekeitioko Triatloian, esprint modalitatean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako txapelduna izan zen beteranoen lehen mailan, eta Azkoitiko Duatloian, modalitate motzean, azkenik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zein Gipuzkoako txapeldun, beteranoen lehen mailan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide