Egun historikoa Azkoitrirentzat Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2022ko ira. 12a, 11:45

Aurreneko aldiz lortu dute Azkoitriko emakumeek puntuatzea. Hori horrela, hirugarren postua lortu zuten. Egun historikoa izan zen Azkoitri triatloi taldearentzat.

Maialen Azpiazu, Naiara Perez eta Vanessa Cerrajerok, Azkoitri triatloi klubaren historiarako egun gogoangarri bat sinatu zuten joan den larunbatean Zumaiako triatloi sprintean. Azkoitrik, lehen aldiz, emakumeen taldekako sailkapenean puntuatzea lortu zuen —hiru emakumek amaitu behar dute lasterketa—. Puntuatzeaz gain, hirugarren postu bikaina lortu zuten. Zorionak neskak!

Azkoitriko beste hainbat taldekide ere izan ziren, ordea,m lehian. Aipatzekoa Haritz Iturzaeta gaztearen 20. postua sailkapen orokorrean; junior mailan hirugarren postua eskuratu zuen hark. Desiree Odriozola Super Sprint distantzian lehiatu zen. Taldeka, emakumeak hirugarren postua lortu zuen, eta gizonezkoen taldeak, berriz, zazpigarren postua.

Ikusi sailkapena eta argazkiak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide