Azkoitri triatloi klubaren azken bi asteburuetako lasterketak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2022ko uzt. 18a, 16:38
Joseba Expositok Pont de Suerten seigarren postua eskuratu zuen.

Euskal Herriko, Kataluniako nahiz Espainiako lasterketetan izan du ordezkaritza Azkoitrik azken bi asteburuetan.

Azkoitiko Azkoitri triatloi klubeko ordezkariek hainbat lasterketatan parte hartu dute. Besteak beste, Ondarroan (Bizkaia), Legution (Araba), Pont de Suerten (Katalunia), Gasteizko Ironmanean eta Valle del Tenan (Espainia) parte hartu dute.

Desiree Odriozolak bere bigarren triatloian parte hartu zuen joan den larunbatean, Ondarroako triatloi herrikoian; Aitor Sotilek beteranoen lehen mailan hirugarren amaitu zuen Legutioko I. Triatloi Olinpikoan; Joseba Expositok Pont de Suerten seigarren postua eskuratu zuen short distantzian lehiatu ondoren. Gasteizko Ironmeanean aritu ziren Rafael Sudupe eta Andoni Ibarmia; eta Andoni Parrak Azkoitri klubaren koloreekin egin zuen debuta sprint distantzian.

Ikusi sailkapenak eta proba horietako argazkiak, lotura honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide