Denboraldiko bigarren zatiari zukua ateraz

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2021ko ira. 14a, 14:21
Eneko LarraƱagak kadete mailako lasterketa irabazi zuen.

Azkoitriko triatletak Nagoreko, Sestaoko eta Santandergo triatloietan aritu dira, baita Legorretako lasterketan ere. Eneko Larrañagak kadete mailako lasterketa irabazi zuen Sestaoko triatloian.

Nagoreko triatloia. Distantzia olinpikoa (1,5 km - 40 km - 10 km)

Duela bi aste, Jose Antonio Circujano Nagore urtegian (Nafarroa) jokatu zen triatloi olinpikoan izan genuen. Sailkapen orokorrean hamalaugarren izan zen.

Sailkapena

Sestaoko triatloia. Sprint distantzia (0,750 km - 20 km - 5 km)

Joan den larunbatean, Sestaon (Bizkaia) jokatutako triatloian bost taldekide izan genituen. Aipatzekoak, beste behin, taldeko gazteen lana, eta batik bat, Eneko Larrañagarena. Kadete mailan txapelduna izan bai zen. Zorionak Eneko!  

Sailkapena

Bideo laburpena

Santandergo triatloia. Distantzia olinpikoa (1,5 km - 40 km - 10 km)

314 triatletek parte hartu zuen proban, eta Andoni Aranagak hamargarren postuan amaitu zuen. Lasterketa bikaina egin zuen, eta beteranoen lehen mailan hirugarren postua eskuratu zuen.

Sailkapena

Legorretako lasterketa Sathya zestoarrak Legorretako 7,1 kilometroko lasterketan parte hartu zuen, eta hirugarren helmugaratu zen. Zorionak Sathya!

Sailkapena

Ikusi argazki guztiak, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide