Bilboko distantzia erdiko triatloian parte hartu dute Azkoitri taldeko kideek

Erabiltzailearen aurpegia

Joan den larunbatean lau taldekide izan genituen Bilboko triatloian.

Half distantziako (1.9km+90km+21km) Espainiako Txapelketa izanik, maila handiko proba izan zen. Espainiar estatuko triatleta onenetarikoek parte hartu zuten.

Gureek lan txukuna egin zuten. Jon Albizuri 70. postuan helmugaratu zen; Andoni Ibarbia 98. izan zen; Alex Arrieta, berriz, 186. postuan amaitu zuen. Pena izan zen Julen Lopetegiren erretiroa. Bizikletako ibilbidea aurreko postuetan egin ondoren, lesio bat tarteko lasterketa utzi behar izan zuen. Zorionak mutilak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide