2019 Gipuzkoako txapeldunen gala

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2019ko abe. 20a, 14:19
                                   

Atzo, Abenduak 19, Eibarko Kontent Gastrotekan izan ginen Gipuzkoako Triatloi Federazioak antolatutako sari banaketa galan.

Bertan hainbat taldekide izan genituen Azkoitri Triatloi Kluba ordezkatzen.

Alde batetik, Julen Lopetegi distantzia erdiko triatloian 23 urtez azpiko txapeldun izendatu zuten.
Ekainean ospatu zen Zarautzeko Triatloian lortu zuen bere mailan txapeldun izatea.
Sariak pilatzen jarraitzen du taldekide gazteak!


Bestalde, Zarautzeko Triatloian baita ere, taldeka Gipuzkoako txapeldun izan ginen. Hau Julen Lopetegi, Aitor Sotil eta Xanet Albizuren denborei esker lortu genuen.


Zorionak mutilak eta segi horrela!

Eskerrikasko Gipuzkoako Triatloi Federazioari hau guztia antolatzeagatik.


Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide