Haritz Uranga 'Ebro' Mimizanen, Burrianan eta Lleidan aritu da lehian

Erabiltzailearen aurpegia

Haritz Uranga Ebro uztailean eta abuztuan zehar lehia betean ibili da. Ondorengo hiru probetan parte hartu du:

- Mimizango Triatloi olinpikoan (Akitania Berria, Frantzia)
- Burrianako Triatloi sprintean (Castelló, Herrialde Katalanak)
- Lleidako Duatloia motzean (Lleida, Herrialde Katalanak) - Jone Zabaletarekin parte hartu zuen, modalitate mistoan.

Irailaren 8an, igandea, ospatu zen azken lasterketa horretan, sailkapen nagusian 16. amaitu zuten Zabaletak eta Urangak, baina lehendabizikoak izan ziren haien modalitatean.

Hasteko, Zabaletak 5 kilometro egin zituen korrika; ondoren, Urangak 38 kilometro bizikletan; eta azkenik, Zabaletak beste 2,5 kilometro egin zituen korrika. Zorionak bikote!

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide