Eibarko Duatloia (Gipuzkoako Txapelketa)

Erabiltzailearen aurpegia
Joan den larunbatean ospatu zen Eibarren Gipuzkoako Sprint distantziako duatloi txapelketa. Bertan lau taldekide izan ziren lehian. Jokin Sudupe "Pio" (16.), Mikel Garate (34.), Shatya Paz (44.) eta Manex Larrañaga (118.).
 
 
Bestalde, taldekako sailkapenean, bostgarren amaitzea lortu genuen helmugaratu ziren hogeitahiru taldetatik. Gipuzkoako Txapelketa zenez, Gipuzkoako bigarren talderik onena bezala sailkatu ginen Delteko Eibarko Triatloi Taldearen ondoren.
 
Datorren larunbatean Amorebieta-Etxanoko II. erlojupenko duatloia ospatuko da. Bertan bi talde izango ditugu lehian. Sprint distantzia ospatuko da eta 20 segunduko tartearekin aterako dira taldeak.

Azkoitri A
Mikel Garate
Jokin Sudupe
Jose Antonio Circujano
Andoni Aranaga
Sathya Paz

Azkoitri B
Manex Larrañaga
Ander Ostolaza
Joseba Exposito
Aitor Beneitez


 
Argazkiak: NAIKEFOTO
 

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide