Triatloietako lizentziak egiten hasi da Azkoitri triatloi taldea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2018ko urt. 11a, 17:23
2017ko Azkoitri triatloi taldeko kideak.

Azkoitri triatloi taldea triatloietako 2018ko lizentziak egiten hasi da. Adin guztietako gizon-emakumeek har dezakete parte taldean. Lizentzia egitea 77 euro kostako da; Euskadiko Triatloi Federazioak (ETF), joan den urteko prezioak mantendu ditu.

 

 

Behin epea zabalduta, ez da ixten, eta 2018ko abenduaren 31ra arte balio du lizentziak.

Lizentziak igerian, bizikletan, korrikan edo eskiatzen izan daitezkeen istripuak babesten ditu, neurri batean.

Taldearen berri izateko bisitatu webgunea edo Facebookeko orrialdea. Eta harremanetan jartzeko, bidali mezua

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide