2016rako tramiteak egiten hasi da Azkoitri Triatloi Taldea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2015ko abe. 9a, 12:07

Azkoitri Triatloi Kluba dagoeneko hasi da 2016. urtea prestatzen, eta horren barruan Euskal Herriko Triatloi Federazioko lizentzien tramiteak egiten hasi da.

Aurten 77 eurokoa izango da federazioan sartzeko ordaindu beharreko kuota, eta 20 eurokoa Azkoitri Triatloi Taldean sartzeko 2016ko kuota. Hogei euroko kuota hori ordaintzen duenak, buzoa, motxila, kamiseta eta jertsea ehuneko 50eko deskontuarekin eskura ditzake. Horrez gain, Azkoitiko eta Azpeitiko hainbat saltokitan deskontu bereziak ere izango ditu. 

Bestalde, urtero bezala, Euskal Herriko Duatloi Zirkuituaren barne dagoen Azkoitiko XVII.Duatloia izango da eta, azkenik, aurten hirugarren edizioa izan den eta arrakasta handia izan duen Azkoitiko III. Duatloi Herrikoa izango da.

Azkoitri Triatloi Taldeko federatuen eboluzioa azkeneko urteetan positiboa izan da, federatu koporua hazi egin delako: 2011. urtean 11 federatu, 2012. urtean 21 federatu, 2013. urtean 31 federatu, 2014. urtean 32 federatu eta 2015. urtean 36 federatu.

Informazio gehiago behar duenak, dei dezala zenbakira honetara: 635006399 (Aitor) 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide