Azkoitiko XVI. Duatloia eta Triatlón Arenales

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2015ko api. 23a, 10:37
Joan den larunbatean Iban Orbegozo Elcheko Arenales 113 distantzia erdiko triatloiean izan zen (1,9KM-90KM-21KM) eta oso sailkapen eta denbora polita egin zuen. Bera umetan Elchen bizi izan zen eta oso oroitzapen ederrak ekarri zizkion berriro bertara bueltatu eta bertan distantzia erdiko triatloi batean debutatzea. Froga ona ona Zarautzeko Triatloiari begira. Zorionak Iban!!
 
155. Iban Orbegozo 3h50'
 
 


Bestalde geure taldeak antolaturiko Azkoitiko XVI. Duatloien Pio, Jon Garate, Txikiya eta Egoitz Segurola izan genituen. Jonek azkeneko korrikako segmentuan giharretako arazoak izan zituen eta erretiratu beharra izan zuen.
 
Bestalde, hauek dira beste hiru takldekideen denborak:
 
44. Jokin Sudupe 1h53'08''
56. Mikel Lasa 1h54'38''
76. Egoitz Segurola 1h58'19''
 
Taldezka 12. amaitu genuen.
 
Argazkiak: www.festak.com
 






 
 
 
 
 

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide