Lasterketa batzuk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri Triatloi Kluba 2014ko ira. 26a, 10:46

Duatloi eta Triatloiak amaitu zaizkigu Euskal Herrian, eta hemendik aurrera Azkoitiko Triatloi Taldeko kideok beste zenbait gauz egiten hasiko gara. Behobia dela, Maratoia dela, BTT dela....
 
Hauxe da taldekideok parte hartu dugun lasterketa batzuen laburpentxoa:
 
Joan den Larunbatean Jose Luis Garate "Pepe" Mutrikuko sprint triatloien izan zen eta 59. amaitzea lortu zuen 1h20'38''tan.
 
Mikel Garate joan den Larunbat gabean Elgoibarko gabez egiten den lasterketan izan zen eta 5. amaitu zuen 26'17''ko denborarekin.
 
Eduardo Sudupe eta Jabier Alberdi "Jabito" Kontxako Badiako 2,2 kilometroko trabesian izan ziren igerian. Jabi, aspaldi honetan igerian gogor dabil eta hainbat trabesiatan hartu du parte dagoeneko.
 
Eduardo Sudupek, aurten lehenengo aldiz ospatu den Getaria-Zarautz-Getaria lasterketan hartu zuen parte eta 117. postuan amaitu zuen 26'0''ko denborarekin.
 
Esan bezala, inguruko hainbat lasterketan ari gara hartzen parte eta ikusiko gaituzu. Ez izan zalantzarik.....
 
Adibidez, Asier Disdira asteburu honetan Mallorkako IRONMAN frogan izango dugu. Animo!!!!

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide