Bertsoa paperean

Baserritarrak

Erabiltzailearen aurpegia Asier Garate Alkorta 2021ko urt. 11a, 13:11
Argazkia: josetxoo

Asier Garate Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak abenduko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak.

Gaia: Baserritarrak

Doinua: Menditarra naiz

Bizitza gogor atera dute
urte luzeetan barna
jai eta aste beldurrik gabe
gogotik eginez lana
orain besterik egin ezin den
hontan mendirako plana
berriro ere ohartu gabe
joan gara eurengana.

Urrutiegi gelditu dira
gure arbasoen garaiak
baina orain ere lengo lekutik
datozkigu lehengaiak
eurei eskerrak dauzkagu ola
mendietako paisaiak
gehiago maite behar genituzke
abeltzainak ta artzaiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide