Aste Santuko oporrak

Erabiltzailearen aurpegia Asier Garate Alkorta 2019ko api. 23a, 17:25

Asier Garate Erniarraitzeko bertsolariak Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Aste Santuko oporrak'.

 

Doinua: 'Aita izenak kanta beharra'.

 

Aste Santuko opor hauekin
ez daukagu triste inor
denen galdera beti izaten da
Mallorca ala Benidorm
batzuentzako paradisua
beste batzuntzako zigor
kontsumismoaren beste zati bat
soilik ikusten det nik hor
ta hala ere hemendik kanpo
joan behar al da derrigor?

 

Ta ulertzen dut egoten dena
bidaiatzeko irrikan
baña ez pentsa nere egoera
hain zuzen hori danikan.
Lagunartean afari ederrak
eginez astean bitan
askoz hobeto ibil gintezke
hemengo edozein herritan
bidaiatzeko behar den dirua
izan ezkero patrikan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide