Kz guneak sei ikastaro doan eskainiko ditu uztailean

Erabiltzailearen aurpegia Artxamendi topalekua 2015ko eka. 24a, 18:01

Kz guneak prest du jada uztailerako ikastaroen eskaintza. Guztira, sei ikastaro emango ditu, doan: Internet, Sare Sozialak 2.0, Irudia eta soinua, Dropbox, Ofimatika-Software librea eta Google Apps. 

Gainera, komunitate birtualak sortu, IT txartelak atera eta on line formakuntza jasotzeko aukera ere emango du.Hemen aurki dezakezue ikastaroen inguruko informazio guztia. KZ gunea Elkargunean kokatuta dago, eta bertako telefonoa honakoa da: 943 023 619. E-maila, berriz: tutor.azkoitia@kzgunea.net.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide