Zazpi Kurutzen galdutako edo ahaztutako makilak jaso ditu Anaitasuna Mendi Bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2022ko eka. 14a, 09:00
Mendiko materiala, Zazpi Kurutzeren amaieran. (Ibon Errazu)

Mendi ibilaldian parte hartu zutenei galdutako edo ahaztutako makilak jaso zituen Anaitasuna Mendi Bazkunak. Mendiko bastoiak jaso nahi dituenak, Anaitasuna Mendi Bazkunarekin jarri beharko dute harremanetan.

Herenegun, igandea, egin zuten XXIV. Zazpi Kurutze mendi ibilaldia. 300 lagun inguruk parte hartu zuten proban, eta ohi bezala, aurten ere Azkoitiko eta inguruko zazpi gurutze lotu behar izan zituzten parte hartzaileek.

Anaitasuna Mendi Bazkunak jakinarazi du, igandean mendizaleei galdutako edo ahaztutako makilak jaso zituela. Mendiko bastoiak jaso nahi dituztenek, Anaitasunaren posta elektronikora idatzi beharko dute datozen egunetan. Era berean, garaje bateko mando edo giltza bat ere jaso zuten. Honako hau da herriko mendi taldearen posta elektronikoa: anaitasunamb@gmail.com.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide