Autoetan gauza baliotsurik ez uzteko eskatu die mendizaleei Anaitasuna Mendi Bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2022ko ots. 9a, 15:31
Aittolako aparkalekua.

Joan den asteburuan Aittolako aparkalekuan utzitako autoetan lapurretak egon direla salatu du elkarteak, eta ibilgailuetan baliozko ezer ez uzteko gomendioa egin diete mendizaleei.

Joan den igandean Aittolako aparkalekuan autoa utzi eta mendiaz gozatzera joan ziren hiru lagunek ezusteko desatsegina jaso zuten autora iristean. Kotxeetako leihoak puskatuta zituzten, eta barruko gauza baliotsuak falta zitzaizkien. Gertaera horiek tarteko, Anaitasuna Mendi Bazkunak herritarrei gomendatzen die autoetan balioa duen ezer ez uzteko.

Horretaz aparte, gogorarazi nahi dugu bihar, osteguna, Adolfo Madinabeitiaren Patagonizados dokumentala eskainiko dugula Floreagako On Bosco aretoan, 19:30etik aurrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide