Pirinioetara mendi irteera egin du Anaitasuna MBk

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2021ko ira. 13a, 17:20

25 lagunek parte hartu zuten mendi bazkunak astebururako antolatutako mendi irteeran.

Anaitasuna Mendi Bazkunak Pirineoetara egin du irteera asteburuan. Larunbat goizean, 05:00etan, abiatu ziren mendizaleak herritik Pirinioetara. Han, Panticosan (Aragoi, Herrialde Katalanak) hasi zuten bidea, eta Baciaseko gailurra (2.754 m) egin ondoren, Arako bailaran barrena jaitsi ziren mendizaleak GR-11 ibilbidea jarraituz. Handik, Bujarueloko aterpetxerako bidea hartu zuten.

Bujarueloko aterpetxean pasatu zuten gaua irteeran parte hartu zutenek, eta igandean, GR-11 ibilbideari berrekin eta Torlan amaitu zuten bi eguneko irteera. Eguraldia lagun, asteburu ederra igaro dute Azkoitiko mendizaleek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide