Bihar Kakuteko eguna da, baina ezin ospatu behar bezala

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2020ko mai. 2a, 16:00
Iazko Kakuteko eguneko irudi bat.

Bihar, maiatzak 3, Kakuteko eguna da. Azkoitiko mendizaleek adierazi dute, ordea, nahi bezala ezin dela ospatu, larrialdi egoera tarteko. Hala ere, hara buelta bat egitera animatu ditu mendizaleak, "babes neurri guztiak kontuan hartuta".

Bihar, igandea, Kakuteko eguna dela gogorarazi du Anaitasuna mendi bazkunak. "Eguna ezingo dugu behar bezala ospatu, baina aukera polita daukagu azkoitiar mendizaleok Kakutetik mendi buelta eder bat emateko. Herritarrak handik itzuli bat ematera animatu nahi ditugu, baina babes neurri guztiak hartuta. Egoera honetan egonda ere, ez gaitezen ahaztu gure herriko gailurrekin!".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide