Pirinioetara irteera antolatu du Anaitasuna Mendi Bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2018ko eka. 28a, 13:50
Anaitasuna Mendi Bazkunak Pirinioetara oinezko irteera antolatu du. Irteera uztailaren 21ean eta 22an izango da. Izen ematea uztailaren 16a baino lehen egin beharko da Lopetegi Iturgintzan.

 

Anaitasuna Mendi Bazkunako bazkideek 75 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 85 euro. Larunbatean, 05:00etan, liburutegi parean izango da irteera. Mendi Bazkunak federatua izatea komenigarria dela jakinarazi dute, elkartea ez baita ezeren erantzule egingo.

Animatu, ibilbide polita izango da eta!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide