Denboraldiko azken mendi eski irteera

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2018ko mai. 7a, 11:38

Apirilaren 21 eta 22ko asteburuan egin zuen Anaitasuna Mendi Bazkunak aurtengo denboraldiko azkeneko mendi eskiko irteera. 

Zapatuan, apirilak 21, buelta zirkular bat eman zuten giro paregabearekin. Tuc de Moilièresera igo ziren hegoaldetik, eta iparraldetik jaitsiz. 
 
Igandean, apirilak 22an, berriz, Artiga de Lyn-eko bailaratik abiatu ziren, eta bertatik Forcanadako kanala igo zuten batzuk, eta taldeko beste kide batzuk berriz, Moilières aldera jo zuten berriro baina oraingoan iparraldetik igoz. Hona hemen egun hortako argazki batzuk:

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide