Anaitasunako kideak Portalet inguruetan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2018ko urt. 18a, 16:54

Joan den asteburuan mendi eski irteera egin zuten 20 lagun inguruk, Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta. Eguraldiak lagunduta, asteburu ederra igaro zuten. Larunbatean Portaletetik abiatuz Cuyalaret tontorrera igo ziren lehendabizi eta Peyreget-eko magalera ondoren. Igandean, berriz, Pacino tontorraren inguruan ibili ziren, Sallent de Gallego ingurutik abiatuz. Hauek dira han egindako argazkiak eta hango irudiekin osatutako bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide