Elur-jausi guneetako segurtasuna bermatzeko ikastaroa antolatu du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2015ko abe. 4a, 11:09

Neguan mendian segurtasun gehiagorekin ibiltzeko helburuarekin ikastaro bat antolatu du Anaitasuna Mendi Bazkunak. Plaza mugatuak daude, beraz, ez da komenigarria izena emateko azkenengo egunera arte zain egotea. Bi atal izango ditu ikastaroak: teorikoa eta praktikoa.

 

Atal teorikoa Elkargunean izango da abenduaren 14ean eta 15ean, 17:30etik 20:30era. Saio bakoitza hiru ordukoa izango da. Atal praktikoa, berriz, Val D'Aranen izango da urtarrilaren 9an eta 10ean. Zazpi orduko bi saio izango dira. 

Ikastaroan izena emateko 130 euro ordaindu beharko dute Anaitasunako bazkideek, eta ez direnek, berriz, 145 euro. Abenduaren 11ra arte eman daiteke izena, Etxeza arategian edo Lopetegi iturgintzan. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide