Datorren igandean Kakuteko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2015ko api. 29a, 10:30
Argazkia: Urola Kostako Hitza

Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, datorren igandean, maiatzak 3, Kakuteko eguna ospatuko dute hainbat mendizalek. Aurten ere, 11:30ean meza izango da, eta ondoren umeen sari banaketa egingo dute. Horrez gain, goiz osoan zehar salda banatuko diete txabolan bertaratzen diren mendizaleei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide