Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko mai. 19a, 08:26
Anaitasunako Arette Egiguren jokalaria.

Asteburuan, hiru futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian. Partida horiek bihar jokatuko dituzte klubeko zenbait taldek, San Juan eta Txerloia artean. Emakumeen lehen taldeak etxetik kanpo jokatuko du.

Denboraldia apurka-apurka amaitzen ari da Anaitasunaren talde guztientzat. Asteburuan, hiru futbol partida jokatuko ditu etxean. Emakumeen lehen taldea etxetik kanpo arituko da; hain zuzen, Santurtziko Benjamin Martinez zelaian jokatuko du bihar, larunbata, Peña Athletic Santurtzi taldearen aurka (18:00).

Hona hemen larunbatean Txerloian eta San Juanen jokatuko diren partiden ordutegiak:

Larunbata, San Juan zelaian

  • 10:30ean, 1go Kadete mutilak - Elgoibar 'B'

Larunbata, Txerloia zelaian

  • 11:00etan, Erregional Preferente mutilak - Ikasberri
  • 17:00etan, Ohorezko Jubenil mutilak - Euskalduna

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Asteburuko emaitzak

Joan zen asteburuan, Anaitasunaren taldeek lau partida irabazi zituzten, bat berdindu eta lau galdu. Hona hemen emaitza guztiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide