Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko mar. 10a, 08:00
Gizonen lehen taldea gol bat ospatzen, Txerloian.

Asteburuan, zazpi futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian. Gizonen nahiz emakumeen lehen taldeek etxetik kanpo aritu beharko dute asteburuan. Deustun jokatuko dute Artetxerenek, eta Basaurin, Barquerorenek.

Anaitasunak zazpi futbol partida jokatuko ditu asteburu honetan etxean. Etxetik kanpo arituko dira gizon-emakumeen lehen taldeak. Deustuko Deusto taldearen aurka neurtuko ditu Espainiako Hirugarren Mailako taldeak, eta Basauriko Kimuak taldearen aurka Emakumeen Euskal Ligako taldeak

Lehen talde horiez gain, honako zazpi partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian larunbatean eta igandean:

Larunbata, San Juan zelaian

  • 10:00etan, Ohorezko Kadete neskak - Zarautz
  • 12:15ean, Infantil neskak 'A' - Bergara
  • 12;15ean, Infantil neskak 'B' - Lagun Onak 'A'
  • 15:30ean, Erregional Preferente mutilak - Danena
  • 18:00etan, Ohorezko Jubenil mutilak - Lagun Onak

Igandea, San Juan zelaian

  • 12:30ean, Infantil Txiki mutilak - Lengokoak
  • 17:15ean, Ohorezko Infantil mutilak - Martutene

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Azken emaitzak

Joan den astean, zortzi partida irabazi zituen Anaitasunak, hiru berdindu eta bi galdu. Hona hemen joan den asteko partiden emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide