Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko mar. 3a, 12:36

Asteburuan, bederatzi futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian. Gizonen taldeak Txerloian jokatuko du larunbatean, eta emakumeen taldeak, igandean.

Anaitasunak bederatzi futbol partida jokatuko ditu asteburu honetan etxean. Gizonen lehen taldeak Touring taldearen aurka jokatuko du larunbatean, 16:30ean, Txerloia futbol zelaian. Emakumeen lehen taldeak, berriz, igandean jokatuko du Txerloian, Ipar Arriaga Gasteiz taldearen aurka.

Lehen talde horiez gain, honako zazpi partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian larunbatean eta igandean:

Larunbata, San Juan zelaian

  • 10:00etan, Infantil Txiki mutilak - Tolosa
  • 12:00etan, 1go Kadete mutilak - Burumendi
  • 15:30ean, 1go Infantil mutilak - Zumaiako 'C'
  • 17:30ean, Ohorezko Kadete mutilak - Danena

Igandea, San Juan zelaian

  • 12:30ean, Infantil neskak 'A' - Aloña Mendi
  • 12:30ean, Infantil neskak 'B' - Zarautz 'B'
  • 16:30ean, Jubenil Preferente mutilak - Amaikak Bat

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Azken emaitzak

Joan den astean, zortzi partida irabazi zituen Anaitasunak eta lau galdu. Hona hemen joan den asteko partiden emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide