Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko ots. 3a, 08:00
Ander Arabaolaza baloiarekin, duela bi asteburu Portugaleten.

Asteburuan, sei futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, guztiak harrobiko taldeenak. Gizonen eta emakumeen lehen taldeek etxetik kanpo jokatuko dute asteburuan.

Anaitasunaren lehen bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dituzte asteburu honetako partidak. Gizonen lehen taldeak Ondarroako Zaldupe zelaian jokatuko du larunbatean, 16:30ean, Aurrera taldearen aurka. Emakumeen lehen taldeak, berriz, San Martin Hauskaitz taldearekin neurtuko ditu indarrak, larunbatean (16:00).

Harrobiari dagokionez, honako sei partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian larunbatean eta igandean:

Larunbata, San Juan zelaian

  • 09:00etan, 1go Infantil mutilak - Zestoa
  • 10:45ean, Infantil Txiki mutilak - Hernani
  • 12:30ean, Ohorezko Kadete neskak - Martutene
  • 15:30ean, Erregional Preferente mutilak - Segura
  • 18:00etan, Ohorezko Jubenil mutilak - Zarautz 'B'

Igandea, San Juan zelaian

  • 16:00etan, Ohorezko Kadete mutilak - Amaikak Bat

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Aurreko asteburuko emaitzak

Joan den astean, bosna partida irabazi eta galdu zituen Anaitasunak, eta bi berdindu. Hona hemen joan den asteko partiden emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide