Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko urt. 27a, 08:00
Mikel Aramendi, Pasaiaren aurka Txerloian jokatutako partidan.

Asteburuan, hamar futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, horien artean gizonen eta emakumeen lehen taldeena. Harrobiko taldeen etxeko gainerako zortzi partidak San Juan futbol zelaian izango dira, larunbata eta igandea bitartean.

Anaitasunak bete-betea du datorren asteburua. Ohorezko Kadete nesken taldeak izan ezik, gainerako talde guztiek jokatuko dituzte larunbatean eta igandean futbol partidak. Horietako gehienak, gainera, etxean jokatuko dituzte; izan ere, guztira, hamar futbol partida jokatuko dira Azkoitian. Gizonen lehen taldeak Leioa taldearen aurka jokatuko du bihar, larunbata, 16:30ean, Txerloia futbol zelaian. Emakumeen lehen taldeak, berriz, Bizkerre taldea izango du arerio larunbatean aurka jokatuko dute bihar, San Juan zelaian, 15:30ean.

Lehen bi taldeez gain, honako zortzi partida hauek jokatuko dituzte harrobiko taldeek San Juan futbol zelaian:

Larunbata, San Juan zelaian

  • 09:15ean, Infantil neskak 'A' - Zestoa
  • 09:15ean, Infantil neskak 'B' - Zumaiako
  • 10:45ean, Ohorezko Infantil mutilak - Antiguoko
  • 12:30ean, 1go Kadeteak - Urki 'B'
  • 18:00etan, Erregional Preferenteko mutilak - Urki

Igandea, San Juan zelaian

  • 10:00etan, Alebin Partehartzea 'A' - Lagun Onak 'A'
  • 10:00etan, Alebin Partehartzea 'B' - Lagun Onak 'C'
  • 16:30ean, Ohorezko Jubenil mutilak - Ordizia

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Aurreko asteburuko emaitzak

Joan den astean, zortzi partida irabazi zituen Anaitasunak eta bina berdindu nahiz galdu. Hona hemen joan den asteko partiden emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide