Anaitasuna futbol taldearen zuzendaritza batzorde berria osatzeko deialdiak zabalik jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko urt. 14a, 09:30

Anaitasuna futbol taldeak gogorarazi nahi du zuzendaritza batzorde berria osatzeko deialdiak irekita jarraitzen duela. Kargua hartu nahi duen talderik edo norbanakorik baldin badago, Pedro Urdapilleta presidentearekin jarri beharko dute harremanetan

Pedro Urdapilleta presidente duen Anaitasuna futbol taldearen zuzendaritza batzordeak bederatzigarren urtea du klubaren agintaldian. Klubak gogorarazi nahi du zuzendaritza batzorde berria osatzeko deialdiak irekita jarraitzen duela.  

Zuzendaritzaren kargua hartzeko asmoa duen talderik edota horretarako intentziorik duen norbanakorik baldin badago, gaur egungo zuzendaritza batzordeko presidentearekin jarri beharko du harremanetan, 605 77 57 94 telefono zenbakira deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide